XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta nik, nere heldian, galdegin dionat:
MAIALEN - Zendako debru lotu da ofizio zikin horri? Zer dio, diruak, zentzua galarazi?
ANTTON - Ez dakinat! Ez dezakenat sinets; gure herriko neskato bat, holakatzea...
MAIALEN - Eta zer erran dauk bertzerik?
ANTTON - Ho! Lotsa nun erraiteko ere...
MAIALEN - Berdin dik bai...
ANTTON - Erran daitan, nahi banuen harekin etzan, prezio erdi eginen zaitala... Eta gustatzen banintzan... aldiz guziz berdin!
MAIALEN - Gaixo Maité! Hoin behera jautsi behar zuela...
ANTTON - Uste dun, bifteka puska bat bezala ukaiten ahal nuela, hortxet... prezio erditan!
MAIALEN - Maité es duk hortaz hobendun... Baina bai gauza horren egitera bortxarazi dituztenak. Gaixo Maité! Bere amak balaki!... (geldi) Eta Céline zertan da?
ANTTON - Beltz batekin bizi dun. Haur beharretan dela dione... (geldi) Gaixo ttutta ez bertzea!
MAIALEN - Gabriel-ek zerbait erran dauk?
ANTTON - Zerbaitxka bai... Akabo harentzat ez? Eta hi, gustatzen haiz leku berri huntan?
MAIALEN - Ez hainbeste ez... Zer nahi lan badiat... etxeko seme ttontto horren gatik... eta etxekandrea berriz beti oihuka, nagusia, ahal den pilda, beti nexkatxen ondotik... bai! ederki nauk!...
ANTTON - Oren asko egiten ditun?
MAIALEN - Bestetan bezalatsu... goizetan zazpiretan hasten nauk. Arratseko hamar-hamekak arte... Jaunak, iluntzetan zer nahi lan baitu...